LOGO ARTAZA.jpg EMAKUMEAK ZIENTZIAN

IRAKURRI INFORMAZIOA, BEGIRATU ARGAZKIA ETA AUKERATU ZIENTZIA EMAKUME BAKOITZAREN IZENA.

EMILIE DU CHATELET.png
Paris-en jaio zen.
Matematikari eta fisikari frantizarra izanik Isaac Newton-en itzultzailea (frantsesera) eta haren teorien zabaltzailea izan zen.
Beste liburuen artean, 1740n “Institutions de Physique“ liburua argitaratu zuen. Voltaire-rekin izan zuen harremean berarekin egin zuen lan fisika newtonianaren arloan eta 1738-n Voltaire-k argiraturiko “Les Élements de la Philosophie de Newton” liburuan, Émilie du Châteleten lan garrantzitsua aipatzen zen, batez ere optikaren arloan.
MARIE CURIE.jpg “Varsovia”n jaio zen, 1891n Parisera joan zen eta hor, Sorbona Unibertsitatean, Fisika ikasi zuen.
Uranio eta pechblenda mineralaren erradiakzioak neurtu zituen eta Paris-eko Unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea izan zen.
Bere bizitzan birritan eman zioten Nobel Saria, 1903an Fisikako Nobel Saria irabazi zuen polonio eta radioa elementu erradioaktiboen aurkikuntzagatik, eta 1911n Kimikako Nobel Saria radio elementua eta bere konposatuei buruzko ikerketengatik.
LISA MEITNER.png Vienan jaio zen eta hor ikasi zuen fisika.
Berlin-en Max Planck–en laguntzailea izan zen eta gamma izpien uhin luzerak neurtu zituen. Berlingo Unibertsitatean fisikako irakaslea izan zen.
Fisika modernoaren zientzialari garrantzitsuenetariko bat izan zen. Nahiz eta Fisio nuklearra aurkitu zuen taldearen ikertzaile garrantzitsua izan, bere lankideari, Otto Hahn-i, eman zioten Nobel Saria eta ez berari.
Bere bizitza osoan energia atomikoaren erabilera paketsuaren alde borrokatu zuen.
IRENE JOLIOT CURIE.jpg Paris-eko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1918-tik aurrera bere amari, Marie Curie–ri, eman zion laguntza Paris-eko Unibertsitatean Radio Institutuan.
Bere senarrarekin batera Fisika Nuklearreko eremuan egin zuen lana eta 1933n aurkitu zuten elementu erradioaktiboak artifizialki prestatu ahal zirela beste elementu egonkorretatik abiatuz. Saiakuntza hauetan boro elementua alfa partikulaz erasotu zuten nitrogenoaren isotopo erradioaktibo bat lortuz.
1935ean Kimikako Nobel Saria irabazi zuten ikerkuntza nuklearrean egindako lanengatik.
CHIEN SHIUNG WU.jpg Liu Ho, Shangai-tik hurbileko herriska batean jaio zen.
Nanjing-eko Unibertsitatean Fisika ikasi zuen eta graduatua atera ondoren Hangzhou-ko Unibertsitatearen Fisikako Mintegian hasi zen lanean irakasle moduan.
Bigarren mundu gerra amaitutakoan, Amerikako Estatu Batuetan zegoelarik, Columbiako Unibertsitatean jarraitzea erabaki zuen eta hor beta desintegrazioari buruzko ikerketetan murgildu zen.
1957n, berarekin lanean aritu ziren Tsung Dao Lee y Chen Ning Yang eman zieten Fisikako Nobel Saria baina berari ez.
DEBORAH SHIU-LAN JIN.jpg Stanford-en, Californian, jaio zen eta 1995n Chicago-ko Unibertsitatean lortu zuen Fisikako doktoretza.
Colorado –ko Unibertsitatearen Fisika Mintegian lan egin zuen eta ezaguna da superfluido berezi bat egiteagatik, kondentsazioa eta Bose-Einstein supereroaltasuna lotzen dituen materiaren egoera berria.
Oso garrantzitsua izen zen lortu zuelako molekulak hoztea erreakzio kimikoak kamera geldoan behatu ahal izateko. Saiakuntza hau baliagarria izan zitekeen prozesu molekularrei buruzko ezagupenak hobetzeko eta energiaren iturri berrien aurkikuntzak areagotzeko.
SUSAN JOCELYN BELL BURNELL.png Belfast-en jaio zen, Glasgow eko Unibertsitatean Fisika ikasi zuen fisika eta Cambrigd-eko Unibertsitatera joan zen doktoretza egiteko. Hor, beste bost ikertzaileekin batera radio teleskopio bat eraiki zuen.
1967n berak eta bere lan taldearen zuzendariak teleskopioak bidalitako datuak aztertzen, ondorioztatu zuten oso masa handia eta abiadura handiz errotatzen zuten izarretatik zetozela seinaleak, eta “PULSAR” izena jarri zieten. 1989n “pulsar”-en aurkikuntzagatik eman zioten Londres eko Elkarte Astronomiko Errealaren Herschel domina.
barbara mcclintock.jpg Genetika arloan oinarritu zituen bere lanak. Gaur egun ikerketan oso erabilgarria den artoaren genoma aztertuz, DNA osatzen duten sekuentzia genetiko batzuk beren lekua aldatu ahal zutela aurkitu zuen.
Margarita Salas.jpg Asturiasen jaio zen eta biokimika ikasi zuen. Severo Ochoaren eskutik egin zuen doktoretza-tesia Madrilen eta gero Estatu Batuetara joan zen bere laborategian lan egitera. Biokimika eta biología molekularraren ikertzailea da eta ikerlan eta testu asko argitaratu ditu zientzia aldizkarietan.
ROSALIND FRANCKLIN.jpg Ingalaterran jaio zen eta biofisikaria eta kristalografialaria izan zen. DNA molekula, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Hala ere, X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu izanagatik egin zen ezagun.
Hipatia.jpg Eginton jaio zen eta filosofo eta irakasle neoplatoniko bat izan zen, Matematiketan eta Astronomian aditua. Jakin-min eta adimen handiko emakumea izan zen.
Dorothy Hodgkin.jpg Egipton jaio zen eta molekula askoren hiru dimentsiotako egiturak aurkitu zituen, adibidez “kolesterol”, “penicilina”, “ B12 Bitamina” eta “insulina” molekulenak.